2024(e)ko apirilaren 28(a), igandea

IPUINA MARTXAN ELEn!

 Kaixo lagunak!

Azken txanpan sartzen hasi gara! Baina oraindik jarduera mordoa geratzen zaizkigu eta pixkanaka joango gara hemendik azaltzen. 

Pycton hasi gara gure ipuinaren ekoizpenarekin, "Txiki Bon eta bere abenturak" 😸

Asmatuko zenuten bezala gure protagonistak Txiki Bon izena du; baina baditu beste bi lagun, Bonbon Txan eta Bai Txiki.

Ipuinaren hasiera idatzi dugu eta hasiera hori marrazki bidez azaldu dugu. 

Ikusi, ikusi zeinen gustura aritu garen marrazten! 😍😻








2024(e)ko apirilaren 21(a), igandea

GARAPEN PERTSONALERAKO SAIOAK (GPS)

 Kaixo lagunak!

HABI dela eta GPS saioak ditugu astean bi aldiz. Hasieran arrotza egin bazitzaigun ere pixkanaka ari gara gure emozioak kanporatzen, talde lana egiten, gure buruarekin lasai egoten...

Sekulako ibilbidea egiten ari gara!!