2024(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

ardURA

 Kaixo lagunak!

Hementxe gara berriro gure berri ematen!

Aste honetan amaitu dugu ardURA PROIa 💧

PROI honen helburua, urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da. Helburura iristeko jarduera ezberdinak egin ditugu, uraren zikloa ezagutu dugu, uraren hiru egoerak ezagutu ditugu esperimentu batekin... eta beste behin ere primeran heldu gara helburura!

Anoetako herrian zabaldu nahi izan dugu gure aldarrikapena 📢 eta horretarako manifestu bat idatzi dugu, bi abesti moldatu ditugu eta abesti bakoitzarekin koreografia bat sortu dugu! 🎤🎵

Hementxe aldarrikapenaren bi abestiak zuek etxean lasai entzuteko! 

URAREKIN

OIHU EGINEZ

Honetaz guztiaz gain, ura gure etxeetara nola iristen den ikusteko aukera izan genuen Ibiurgo urtegia eta Ikaztegietako araztegia bisitatuz. Bertan eman zizkiguten azalpenak oso interesgarriak izan ziren eta ezagutzak jasotzeaz gain, egun pasa ederra izan zen!!











2024(e)ko maiatzaren 5(a), igandea

KLIK!

 Kaixo lagunak!!

Zer moduz doa dena? Oraingo honetan Klikean nola aritzen garen erakustera gatoz. Etxetik ikastolarako trantsizio xamur bat egitea da Klikaren helburua besteak beste. Horretarako dinamika ezberdinak non aldi berean beste helburu batzuei erantzuten aritzen garen.

Azken saioan norberak bere burua marraztu zuen eta ondoren guztiak nahastu eta marrazki bakoitza nori zegokion asmatzen saiatu ginen. 

Marrazkilari apartak eginak gaude! 🎨 Ia gehienak asmatu genituen. 

Ea zuek asmatzen dituzuen 👀!!