2024(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

ardURA

 Kaixo lagunak!

Hementxe gara berriro gure berri ematen!

Aste honetan amaitu dugu ardURA PROIa πŸ’§

PROI honen helburua, urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da. Helburura iristeko jarduera ezberdinak egin ditugu, uraren zikloa ezagutu dugu, uraren hiru egoerak ezagutu ditugu esperimentu batekin... eta beste behin ere primeran heldu gara helburura!

Anoetako herrian zabaldu nahi izan dugu gure aldarrikapena πŸ“’ eta horretarako manifestu bat idatzi dugu, bi abesti moldatu ditugu eta abesti bakoitzarekin koreografia bat sortu dugu! 🎀🎡

Hementxe aldarrikapenaren bi abestiak zuek etxean lasai entzuteko! 

URAREKIN

OIHU EGINEZ

Honetaz guztiaz gain, ura gure etxeetara nola iristen den ikusteko aukera izan genuen Ibiurgo urtegia eta Ikaztegietako araztegia bisitatuz. Bertan eman zizkiguten azalpenak oso interesgarriak izan ziren eta ezagutzak jasotzeaz gain, egun pasa ederra izan zen!!











2024(e)ko maiatzaren 5(a), igandea

KLIK!

 Kaixo lagunak!!

Zer moduz doa dena? Oraingo honetan Klikean nola aritzen garen erakustera gatoz. Etxetik ikastolarako trantsizio xamur bat egitea da Klikaren helburua besteak beste. Horretarako dinamika ezberdinak non aldi berean beste helburu batzuei erantzuten aritzen garen.

Azken saioan norberak bere burua marraztu zuen eta ondoren guztiak nahastu eta marrazki bakoitza nori zegokion asmatzen saiatu ginen. 

Marrazkilari apartak eginak gaude! 🎨 Ia gehienak asmatu genituen. 

Ea zuek asmatzen dituzuen πŸ‘€!!






2024(e)ko apirilaren 28(a), igandea

IPUINA MARTXAN ELEn!

 Kaixo lagunak!

Azken txanpan sartzen hasi gara! Baina oraindik jarduera mordoa geratzen zaizkigu eta pixkanaka joango gara hemendik azaltzen. 

Pycton hasi gara gure ipuinaren ekoizpenarekin, "Txiki Bon eta bere abenturak" 😸

Asmatuko zenuten bezala gure protagonistak Txiki Bon izena du; baina baditu beste bi lagun, Bonbon Txan eta Bai Txiki.

Ipuinaren hasiera idatzi dugu eta hasiera hori marrazki bidez azaldu dugu. 

Ikusi, ikusi zeinen gustura aritu garen marrazten! 😍😻








2024(e)ko apirilaren 21(a), igandea

GARAPEN PERTSONALERAKO SAIOAK (GPS)

 Kaixo lagunak!

HABI dela eta GPS saioak ditugu astean bi aldiz. Hasieran arrotza egin bazitzaigun ere pixkanaka ari gara gure emozioak kanporatzen, talde lana egiten, gure buruarekin lasai egoten...

Sekulako ibilbidea egiten ari gara!! 







2024(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena

GOZATU OPORRAK!

 Gozatu Udaberriko oporrak eta bueltan ikusiko dugu elkar! πŸŒ„πŸŒˆπŸŒπŸŒ·πŸŒΌ




2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

MARTXAN GAUDE!

 Kaixo lagunak!

Arazoak direla eta ez direla hementxe daukagu Bloga martxan!! (inoiz ez da berandu!)

Dagoeneko Martxoan gaude eta hainbat ekintza burutu ditugu orain arte. 

Baso eskolako saioetan hainbat abentura bizitu ditugu eguraldiarengatik; lokatza, ura, enborrak... basoa aldatzen joan da irailetik gaur egunera. Bertako bizidunak eta bizigabeak, lokartzen eta esnatzen joan dira.






Momentu honetan ardURA PROIarekin ari gara lanean, Ura nondik datorren, denon eskura al dago ura?, uraren zikloa... PROIari hasiera emateko naturako elementuekin txalupak egin genituen eta Tolosara joan ginen txalupak bertako errekan uztera. Gezurra badirudi ere, guztiek hartu zuten itsasorako bidea hondoratu gabe!!









Irurakoekin ere harremanak sendotzen hasiak gara eta azken txangoan Pagoetara joan gara. Goizean orientazio frogak egin genituen, mendiko bideetako ikurrak bereizi, yoga saioa egin eta gehienbat naturaz gozatu genuen! Zeinen gustura gabiltza elkarrekin!!








Hauxe laburpentxo bat, baina askoz ekintza gehiago egin ditugu!! Joango gara hemendik aurrera bloga elikatzen eta gure berri ematen. 

Bitartean, gozatu Udaberriko oporrak!!🌸🌷🌹🌼🌻🌺