2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

MARTXAN GAUDE!

 Kaixo lagunak!

Arazoak direla eta ez direla hementxe daukagu Bloga martxan!! (inoiz ez da berandu!)

Dagoeneko Martxoan gaude eta hainbat ekintza burutu ditugu orain arte. 

Baso eskolako saioetan hainbat abentura bizitu ditugu eguraldiarengatik; lokatza, ura, enborrak... basoa aldatzen joan da irailetik gaur egunera. Bertako bizidunak eta bizigabeak, lokartzen eta esnatzen joan dira.






Momentu honetan ardURA PROIarekin ari gara lanean, Ura nondik datorren, denon eskura al dago ura?, uraren zikloa... PROIari hasiera emateko naturako elementuekin txalupak egin genituen eta Tolosara joan ginen txalupak bertako errekan uztera. Gezurra badirudi ere, guztiek hartu zuten itsasorako bidea hondoratu gabe!!









Irurakoekin ere harremanak sendotzen hasiak gara eta azken txangoan Pagoetara joan gara. Goizean orientazio frogak egin genituen, mendiko bideetako ikurrak bereizi, yoga saioa egin eta gehienbat naturaz gozatu genuen! Zeinen gustura gabiltza elkarrekin!!








Hauxe laburpentxo bat, baina askoz ekintza gehiago egin ditugu!! Joango gara hemendik aurrera bloga elikatzen eta gure berri ematen. 

Bitartean, gozatu Udaberriko oporrak!!🌸🌷🌹🌼🌻🌺










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina